Sagar Huts

    Sagar%20Huts

    Sagar jusa, 100cl. Urtaro hasierako mota ezberdinez osaturikoa (nagusiki anisa, peatxa, minxuria); jusa lodia, gozoa eta mingotxa. Iragazi gabea, zaporea eta koipetsutasuna zaintzeko.

    Ondo ta Kitto

    Ondo%20ta%20Kitto

    Sagar jusa, 100cl. Mota bakarrekoa, ondomotzekin prentsatua. Jusa biziki tanikoa, iluna, gozoa eta nortasun handikoa, garraztasun pittin batekin. Iragazi gabea.


    Ihartze Bizirik

    Ihartze%20Bizirik

    Sagarno idorra, 75cl. Ondomotzaren (%50) zurruntasuna eta taninoak eri sagarraren (%25) eta Minxuriaren (%25) urin fresko eta arinek gozaturik daude. Bizia eta burbuilatsua, aperitifeko xerrikiekin ala talotaxingarrarekin gozatzekoa.

    Ihartze

    Ihartze

    Sagarno idorra, 75cl. Bizirik-en osaketa berdinekoa baina, ligazko hartziduraren amaierak eta botileratze berantiak suhartasuna apaldu diote. Borobila, konplexua eta sakona, arinki perlatua, arrain errea edota idikiarekin edateko egokia.


    Nor gara?

    Xarnegu%20Sagarrak

    Xarnegu Sagarrak

    2015eko urtarrilaz geroztik Bastidako sagardi zaharra berriz harturik, sagar jusa eta sagarnoa ekoizten dut. Nire mozkinak, lekuko sagarrekin eta artisau-eran ekoizten ditut, Bastidan bertan dudan Labordeta egoitzan (Pessarourako bidean).

    Ekoizpen kopuruan biziki mugatuak dira eta egiten ditudan lan guztiak eskuz burutzen ditut, ahalik eta laguntza mekaniko minimoenaren laguntzaz.

    Sagarditik sotora

    Bastidan den 1,75 hektareko eremua, eguteran, haize azkarretaz babestua.

    Hamar sagar mota daude landutuak, baina zuhaitz gehienak anisa(sagar gozoa, jusaren osaketaren %50a), eri sagarra (mingotxa, sagar jusa baita sagarnorako erabilia) eta mamula (gozoa eta zaporetsua, gehien bat jusetarako erabilia goiztiarra eta hauskorra delako) motenak dira.

    Beste motak (ondomotza, eztika, gordin xuria, peatxa...) jusarako balia daitezke heldutasunera iritsi aitzin bilduak baldin badira, edo sagarnoaren osaketarako.

    Sagardian sotoan bezala, XARNEGU SAGARRAK ekoizpenek Laborantza Biologikoaren eta Dynamis araudiak betetzen dituzte: pestizidarik ez, herbizidarik ez, lurraren, fruituen eta jusen tratamendu kimikorik ez.

    Sagarren babeserako erabilitako kobre eta sufre dosiak hutsaren hurrenak dira, lore edabeen, olio esentzialen eta intsektu laguntzaileen erabilpena lehenesten ditugu.

    Sagarrik gabeko urteetan (sagarrondoa aldizkako zuhaitza da, urtez batez anitz ekartzen du eta ondokoan gutxi), Laborantza Biologikoaren zigilupeko lekuko sagar berdinak erosten ditut.

    Jusa eta sagarnoaren ekoizpenean ez dago inolako iragazketarik. Boteila hondoan liga osa daiteke. Fruitu mami xehez osatua da; liga honek ez du ekoizpenaren kalitatea ezta gustua ere ezertan kaltetzen.



    Salpuntuak

    8 à huit

    Portuko plaza
    64700 Hendaia

    05 59 20 37 07

    Googlemapp

    Aux couleurs du verre

    Terrazetako etorbidea, 33
    64250 Kanbo

    05 59 93 40 29

    Googlemapp

    Bipia

    Haltsuko bidea
    64480 Larresoro

    05 59 93 21 86

    Googlemapp

    Eau Vive

    Baionako etorbidea
    64210 Bidarte

    05 35 45 97 50

    Googlemapp


    Haize Hegoa

    Karrika nagusia
    64250 Itsasu

    05 59 74 11 03

    Googlemapp

    Hemengo

    Antza gazteluko plaza
    64480 Uztaritze

    05 59 93 19 69

    Googlemapp

    L'épicier Bio

    Txirrien karrika 5 - Le Forum
    64100 Baiona

    05 59 20 65 21

    Googlemapp

    La Cave des Pyrénées

    Espainiako karrika, 26
    64100 Baiona

    05 59 59 31 63

    Googlemapp


    Les 4 saisons

    24 plaça Aristide Briand
    40300 Peirahorada

    06 41 11 42 53

    Googlemapp

    Les Halles Barajas

    Aturriko etorbidea, 96
    64600 Angelu

    05 59 42 18 94

    Googlemapp

    Les Maîtres de mon Moulin

    Eiheraren karrika 3
    11350 Cucunhan

    04 68 33 55 03

    Googlemapp

    les Saveurs de la Ferme

    Plaça de l'Angla
    31800 Valentina

    05 61 88 62 63

    Googlemapp


    Lurra

    Gaskoinen karrika 4
    64240 Hazparne

    05 59 29 30 68

    Googlemapp

    Maison du cidre

    Kermarzin etxaldea
    29560 Argol

    02 98 17 21 67

    Googlemapp

    Spar

    3 rua Robert Dubaa
    40140 Magesc

    05 58 47 70 76

    Googlemapp

    Splendid

    avinguda Miquèu Picon
    33550 Langoiran

    05 56 67 66 23

    Googlemapp


    Vival Bastida

    Arkuen plaza
    64240 Bastida

    05 59 70 22 54

    Googlemapp

    Vival Bidarte

    Hondartza handiko etorbidea, 2
    64210 Bidarte

    05 59 54 84 08

    Googlemapp

    Vival Bulain

    rd936
    64520 Bardoze

    05 59 56 80 30

    Googlemapp

    Vival Zokoa

    Zokoako karrika
    64122 Urruña

    05 59 47 11 78

    Googlemapp


    XIna | Pyrénées

    San Andres plaza
    64100 Baiona

    05 59 59 07 37

    Googlemapp


    Gurekin harremanetan sar




    segurtasun kodea
    Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

    Xarnegu Sagarrak - Iharzeko borda - 64240 BASTIDA | tel: +33.6 83 17 24 97 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2017